Mundaka Surf Taldea 1987an sortu zen; zaletasun bera zeukan eta, oraindik ere, zereginean erne eta tinko dabilen berrogeita hamar urtetik gorako lagun-talde batek Mundakako olatuaren gorabeherek eragindako joera zalapartatsuari zentzua eman nahi izan zion. Horietako batzuk urrutitik etorri ziren eta Mundakan geratu ziren, berton lehertzen diren olatuen hodien zale baitziren. Horiekin oso harro gaude eta eskerrak eman nahi dizkiegu, egindako ahaleginarengatik, egiten zutenengan uste osoa izatearren eta, horiei esker, gaur berton jarraitzen dugulako.
Zorioneko elkartea gara naturak eskaintzen digun fenomeno hau dela eta; argi daukagu, olatu ikusgarria dugu, ezker olatu onenetakoa, onena ezean, egun dagoen onenetakoa, eta begi-bistan dugu… Guk gozatzea eragiten duen olatua, Mundakako olatu maitea eta mundu osoan ezaguna, elkartzen gaituena eta, hori gabe, ziur asko, ez gintuen ezerk elkartuko; batek daki…
Horrek guztiak surf taldeak olatuaren ardura ez ezik, inguruko guztiaren, jendearen, ingurunearen, etorkizunaren, eta abarren ardura ere hartzea eragin du. Erabat sendotua dago surf taldea, herriaz eta kulturaz arduratuta, berton, Urdaibai Biosferaren Erreserbaren erdi-erdian.
Gaur egun, 100 bat bazkide ditu taldeak eta etorkizun oparoa izan dezakeen gero eta pertsona gehiago ari da proiektuan izena ematen. Denborak aurrera egin ahala, etengabean ari da taldea handitzen eta hobetzen.
Guztiontzako surf taldea da eta amets egiten eta etorkizuna gogoan izaten lagunduko digun gazte-taldea sortzeko gogoa du.
Mundakako espiritua inoiz baino biziago dago, kresalaz betea, borroka egiteko irrikan... Mundaka Surf Taldea da.
.
